Antolaketa batzordea
   Ohorezko batzordea
   Batzorde zientifikoak
   1. ibitorria
   2. ibitorria
   Ale. atzerritar hizkuntza gisa
   Historia eta Kultura
   Hizkuntalaritza
   Literatura
   Itzulpengintza
   Izen-ematea
   Izen-ematea kuotak
   Egutegia
   Programa
   Iristeko erak ostasua
   Ekitaldien kokalekuak
   Harremanetan jartzeko
   Sustapena
    Itzulpengintza


Koordinatzaileak: Richard Möttingdörfer eta Ibon Uribarri

Azken aldietan ohiko bihurtu denez Gasteizen egingo den EGEF kongresuan itzulpengintza eta interpretazioari buruzko atal bat izango dugu. Hori are ulergarriagoa da oraingoan, tituluen katalogo berrian itzulpengintza eta interpretazioko gradua jasotzen den heinean, eta itxuraz filologietan ere indartu egingo den heinean

Hitzaldiak bi arlo nagusietan jasoko ditugu, hizkuntzalaritzari eta kulturari lotutakoak. Lehenengoan itzulpengintzaren ikuspegitik hizkuntzaren arazoak kontuan hartzen dituzten hausnarketa.guztiak jasoko dira: alderdi sintaktiko, semantiko eta pragmatikoak. Eta oro har ikuspegi alderatzaile batetik egindako hausnarketa oro.

Bigarren arloan itzulpengintza eta kulturarteko komunikazioa jorratuko da. Hemen kokatzen dira ikusentzunekoen itzulpengintza, literatur itzulpengintza eta itzulpengintza teknikoa, eta itzulpen modu horien kultur eragina hartuko da kontuan bereziki.

Bigarrenik, bi arlo berezi proposatzen ditugu. Lehenengoak itzulpengintza eta interpretazioaren irakaskuntzan sortu diren joera berrienak jorratuko ditu. Alemanaren itzulpenaren irakaskuntza sendotu da azken urteotan, eta horrek abagune ederra eskaintzen du jakintza-arlo horren didaktikari buruzko hausnarketa berezia egiteko, eta horrekin batera alemanaren itzulpenean erabiltzen diren teknika berrienetan sakondu nahi da.

Beste alor bereziak alemanaren itzulpengintza eta esparru urriko hizkuntzen gaia jorratu nahi du, eta alemanetik galegora, katalanera eta euskarara itzultzea irakasten dutenen topagune bihurtu nahiko luke, besteak beste euren arteko komunikazioa bideratzeko.

Zalantzarik izango bazenu, jar zaitez, mesedez, harremanetan batzorde zientifikoarekin helbide hauetan:
richmott@arrakis.es / ibon.uribarri@ehu.es


nach oben / arriba            Homepage / Primera

     

© FAGE, 2007