Literatura
Koordinatzailea: Mario Saalbach
ATZERA ETA AURRERA BEGIRA — LITERATURAK ETA HEDABIDEEK ESKAINITAKO IKUSPUNTUAK ETA AUKERAK
Sormenezko literatura betidanik tokian tokiko kulturaren adierazle nagusi izan da eta gaur egun oraindik ere bada, izan ere literaturak hainbat gizarteren errealitateei, oroimenei, beldur eta ilusioei, pentsamendu ideologiko eta moralei, azken batean kultura bakoitzaren izaerari eta honek bere buruaz duen irudiari hitza ematen baitie. Literaturak iragana lantzen laguntzen du, baita utopiak proposatu ere. Gertakari historiko eta politiko jakin batzuei uztartuta sortzen da literatura eta gertakari hauetan parte hartu ere egiten du, ez bakarrik gertakari hauen eragina jasotzen duelarik, baizik eta errealitate politiko eta historiko hauek ere eraikitzen lagunduz. Funtzio bikoitz honetan jartzen da agerian fikziozko literatur testuek nortasunak sortzeko ahalmena ere badutela.
Testuinguru honetan aintzakotzat hartzekoa ere bada literaturaren eta komunikabideen artean gaur egun garatu den bata bestearekiko menpekotasuna eta hainbat eratako lotura, izan ere liburuaren kultura ezin uler daiteke aspaldian komunikabideekiko harremanik gabe. Literatura testu idatzi gisa soilik ulertzen duen begirada tradizionala gainditu eta genero eta testu moten gaineko teoriak berrikusteaz gain, biltzar honetan zehar literatura sortzeko, helarazteko eta jasotzeko era berriak hizpide izan ditzakegu.
Aurrekoarekin lotuta biltzarrerako ekarpenak honako gai hauen inguruan ari daitezke:
Hala ere, “Boloniako Prozesu” gisa ezagutzen den Europar unibertsitate sistemen bateratze prozesuaren testuinguruan ondoko gaiak ere gogoz hartuko dira:
Edozein zalantza argitzeko, arren, jarri harremanetan atal honetako batzorde zientifikoarekin:
|
|