Hizkuntzalaritza
Koordinatzailea: Raquel López Caneda
Kongresuaren gai nagusiaren barnean, “Gaurko egoera eta etorkizunari begirada: hizkuntza eta kultura alemanak Espainian duen zabalkundeari buruzko gogoeta“, eta argi dagoenez hizkuntzaren ikasketa eta objektu linguistikoekin dugun harremana beti aldatzen eta garatzen ari dela, gure atalak tradizio nahiz berrikuntza jasotzen dituzten egitasmoen aurkezpenerako gunea izan nahi du, arreta berezia eskainiz eduki linguistiko horiek ikasgelan erabiltzeko moduari eta horien ikasketari beste hizkuntzekin alderatuz. Teknologia berriek bi puntu horietan dakarten ekarpena jorratzen duten hitzaldiak espero ditugu bereziki, esaterako, tresna informatikoen erabilera ikerkuntza linguistikoan, corpusaren hizkuntzalaritzari buruzko lanak, eta abar.
Eztabaida, ideien trukea eta fonetika eta fonologia, morfologia, sintexia, semantika, pragmatika edo hizkuntzalaritza historikoan egindako aurrerabide berrienen hedapena sustatu nahi duten ikertzaile guztiak agurtu nahiko genituzke hiru ardatz horien inguruan.
Hitzaldien gaiek, beraz, puntu hauetako bati heldu beharko diote:
Erabil ezazue honako helbidea hizkuntzalaritza atalarekin harremanetan jartzeko: raquel.lopez@ehu.es
|
|