Antolaketa batzordea
   Ohorezko batzordea
   Batzorde zientifikoak
   1. ibitorria
   2. ibitorria
   Ale. atzerritar hizkuntza gisa
   Historia eta Kultura
   Hizkuntalaritza
   Literatura
   Itzulpengintza
   Izen-ematea
   Izen-ematea kuotak
   Egutegia
   Programa
   Iristeko erak ostasua
   Ekitaldien kokalekuak
   Harremanetan jartzeko
   Sustapena
    Historia eta Kultura


Koordinatzailea: Cristina Jarillot

“Kultur biraketa” deitzen zaionak aleman hizkuntzako herrialdeen Historia eta Kultura, orain arte germanistikaren barnean “Landeskunde” izenpean baztertuta egon dena, gure jakintza-arloaren erdigunera erakarri du. Germanistikak kultura eta hedabideak barnean biltzen dituen ikasketa batzuen bidez hartu beharreko norantza berriak gure ikasketa-planen lehentasunen eraberritze bat ekarri beharko luke, kontuan izanik “testuaren” kontzeptuak bere ohiko mugak gainditu dituela eta orain arte ikerketa filologikoek, zentzu hertsian hartuta, baztertu dituzten aztergaietara hedatu dela, adibidez, zinea, irudiak edo soina bera. Azterketa zientifikoak eta aztergai horiek duten hedapen handiak eskatzen du guk, filologoek, beste jakintza-arloen tresnak erabili behar ditugula, adibidez, Historia, Arkitektura edo Filosofiarenak. Diziplinartekotasun horrek, bere aldetik, gure ohiko aztergaia, literatura, ikertzeko ikuspuntuak aberastu behar ditu. Gure atalak Historia eta Kultura alemanaren hedapena jorratuko du, ikuspuntu didaktiko zein teoriko batetik. Gai hauei buruzko hitzaldiak jaso nahiko genituzke:

  • “Landeskunde” deiturikoa eta Historia eta Kultura unibertsitate mailako germanistikaren ikasgai gisa, eta horren metodologia, bereziki atzerriko germanistikan.
  • Kultura alemanaren hedapena hizkuntza alemana atzerritar hizkuntza gisa irakasten denean.
  • Kultur trukea aleman hizkuntzako herrialdeen eta iberiar penintsularen artean.
  • ¿Kultur aniztasuna, kulturartekotasuna, transkultura?
  • Oroimenaren kultura eta oroimenaren politika, ikuspegi alderatzaile batetik.

Parte hartzaileek gai horiei eustea espero da.

Zalantzarik izango bazenu, jar zaitez, mesedez, harremanetan batzorde zientifikoarekin helbide honetan:
cristina.jarillot@ehu.es.


nach oben / arriba            Homepage / Primera

     

© FAGE, 2007