Alemana atzerritar hizkuntza gisa
Koordinatzaileak: Frank Schulze eta Erich Huber
Alemanaren irakaskuntza zalantzarik gabe literaturarekin, historiarekin, kulturarekin eta hizkuntzalaritzarekin lotuta ulertu behar bada ere, Espainian aleman filologian ari diren irakasleen zeregin nagusia hizkuntzaren irakaskuntza izanik, biltzar honetan atal berezia eskaini nahi diogu.
“Alemanaren irakaskuntza atzerriko hizkuntza gisa” deritzan atala eztabaidagune gisa proposatu nahi genuke, denon artean azken urteotan didaktikaren eta metodologiaren arloan martxan jarritako proiektu eta hausnarketak aztertu eta biltzarreko ekarpenei esker etorkizuneko garapenari ausardiaz begiratzeko.
“Hizkuntzetarako Erreferentzi Marko Europar bateratu” eta “Europar hizkuntzetarako karpeta” deituen helburuek eragin zuzena izan dute azken urteotan atzerriko hizkuntzaren irakaskuntzan. Hizkuntza Eskola Ofizialetako, unibertsitateetako, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako, eta azkenik baita irakasleen trebakuntzarako irakaskuntzaren hainbat arlotan ere, hala nola irakaskuntzaren plangintzan eta eguneroko ekintzetan, azterketen plangintzan, azterketetako prozeduretan, etab.
Globalizaziorako joera orokor honekin lotuta atal honetan ikasleari ikasteko prozesu aktibo eta autonomorako bidea eskaini nahi diogu, ikasteko prozesuari buruzko hausnarketa teoriko eta praktikoak aldi berean eginez. Era berean, irakaslearen jarduera etengabe ikasteko prozesu gisa nabarmendu nahi genuke eta egungo irakasleen trebakuntzan gertatzen den bezalaxe, irakasten ikastea prozesu aktibo eta batez ere jarduera autonomo gisa aztertzea proposatzen dugu.
Testuinguru honetan, ondoko gaiei buruzko ekarpenak aurkezteko eztabaidagune izan nahi genuke, hainbat arlo eta erakundetako irakasle, ikertzaile eta irakasle prestatzaileek beren jarduera, egitasmo eta hausnarketak aurkez ditzaten:
Zalantzarik izango bazenu, jar zaitez, mesedez, harremanetan batzorde zientifikoarekin helbide hauetan:
|
|