2. Ibitorria
Lankide agurgarriak:
Zuetako askok gure aurreko ibiltorriagandik dagoeneko badakien moduan, Espainiako Germanisten Elkarteen Federazioaren hurrengo kongresua Vitoria-Gasteizen izango da 2007 irailaren 20aren eta 22aren artean. Antolaketa lanak UPV-EHUko Filologia Alemaneko Jakintza-Arloaren eta GERN elkartearen (Euskadi, Errioxa eta Nafarroako Germanisten) artean egingo dira “Gaurko egoera eta etorkizunari begirada: hizkuntza eta kultura alemanak Espainian duen zabalkundeari buruzko gogoeta” lemapean.
Beharrezko informazio gehiena jada
Zuen guztion ekarpenak, hala ere, kongresu honen oinarria dira. Hitzaldi laburrek 30 minutu iraungo dute, 10 minutuko eztabaidak jarraituko dielarik. Posible den heinean eta eztabaida eta elkartruke akademikoa piztu ahal izateko saio berberean beraien hartean lotura duten hitzaldiak taldekatuko ditugu. Horrexegatik zuen hitzaldi proposamenetan kongresuko arlo bakoitzaren deskribapenean azaltzen den ildoari jarraitzea eskatzen dizuegu. Proposamenak aurkezteko epea 2007ko apirilaren 20an bukatzen da.
Kongresu honen haritik guretzat garrantzizkoa da, halaber, germanistika orokorrean ukitzen duten gaien inguruko elkarrizketa sortaraztea eta horregatik bi mahai inguru ere antolatzen ari gara. Mahai inguruetako batean alemanaren egoera izango da hizpide Lehen eta Bigarren Hezkuntzan eta Hizkuntza Eskola Ofizialetan (bigarren atzerriko hizkuntza gisa irakatsia izateko zailtasunak, Europar hizkuntzetarako karpetaren aplikazioa, etab.). Bigarren mahai inguruan Aleman Filologiaren egoera jorratuko da Boloniak zehazten duen Goi Ikasketen Europar Eremura egokitutako ikasketa plan berriei lotuta.
Ludikotasuna ahaztea komeni ez denez, kultur programaren prestakuntzak ere aurrera doaz: kontzertu bat, XV. mendeko “El Portalón” jatetxean afaria (jatetxeari buruzko xehetasun gehiago
Kongresurako izenematea eta hitzaldi proposamena zuzenean gure web-orriaren bidez egin ditzakezue. Bertan izenemate tasen, kongresuko arloen nondik-norakoen eta prestatu ahala azalduko ditugun programaren, ostatuen, etab.-en inguruko informazioa ere aurki dezakezue. Edozein zalantza izanez gero, gure web-orrira jo edota gurekin ondoko helbide elektronikoaren bidez harremanetan jartzera gonbidatzen zaituztegu:
Kongresuan parte hartzera animatzen zaituztegu!
Sinadura: Cristina Jarillot Rodal
|
|