Antolaketa batzordea
   Ohorezko batzordea
   Batzorde zientifikoak
   1. ibitorria
   2. ibitorria
   Ale. atzerritar hizkuntza gisa
   Historia eta Kultura
   Hizkuntalaritza
   Literatura
   Itzulpengintza
   Izen-ematea
   Izen-ematea kuotak
   Egutegia
   Programa
   Iristeko erak ostasua
   Ekitaldien kokalekuak
   Harremanetan jartzeko
   Sustapena
    1. Ibitorria


Lankide agurgarriak:

Zuetako askok dagoeneko badakien moduan, Espainiako Germanisten Elkarteen Federazioaren hurrengo kongresua Vitoria-Gasteizen izango da 2007 irailaren 20aren eta 22aren artean. Antolaketa lanak UPV-EHUko Filologia Alemaneko Jakintza-Arloaren (Espainian abian jarri den Filologia Alemaneko titulazio berrienaren arduradunaren) eta orain dela bi urte berriro gogotsu ekinean hasi den GERN elkartearen (Euskadi, Errioxa eta Nafarroako Germanisten) artean egingo dira. Bi erakundeok gogotik heltzen diogu erronkari eta espero dugu laster agurtu ahal izango zaituztegula Euskadiko hiriburuan.

Gure kongresuaren lema “Gaurko egoera eta etorkizunari begirada: hizkuntza eta kultura alemanak Espainian duen zabalkundeari buruzko gogoeta” da. Ikus dezakezuenez, izenburu horretan krisialdian dagoen germanistikaren oinarrizko behar bat jasotzen saiatu gara: gure jakintza-arloaren ikusmugaren hedapena, hori ezin baita geratu hizkuntza alemanari eta horren literatur fenomeno ohikoenei soilik lotuta, baizik eta germanistikak hizkuntza alemaneko herrialdeen kultur ekimen anitzei zuzendu behar die arreta. Paradigma aldaketa horrek filologo baino zerbait gehiago izatera behartzen gaitu: hizkuntza alemaneko herrialdeen eta gurearen arteko bitartekari izatera.

Gure ikasgaia(k) nahiz hori(ek) jorratzeko eta gure emaitzak zabaltzeko erabiltzen dugun metodologia birpentsatu beharko dituen berrikuntza hori lortzeko asmotan, baldin eta eraginkorra izan nahi badu, lehenik eta behin gaurko egoera aztertu behar dugu. Gure ondarea zein den kontuan hartu behar dugu aurre egin behar diegun erronkei heltzeko: hizkuntzen europar porfolioaren aplikazioa, alemana hezkuntza ertainean bigarren atzerritar hizkuntza gisa sartzeko borroka, gure ikasketa planen egokitzapena Boloniak zehazten duen Goi Ikasketen Europar Eremura,…

Federazioaren azken kongresuetako ohiturari eutsiz, horrek gure eztabaida akademikoen maila jaso duenez, Vitoria-Gasteizen ere bost arlo izango ditugu, eta bakoitzak gai zehatz bati helduko dio: alemana atzerritar hizkuntza gisa, hizkuntzalaritza, literatura, historia eta kultura, eta itzulpengintza. Santiagoko kongresuan abian jarri zen ohiturari atxikiz, Portugaleko auzokoen parte hartze handia izatea espero dugu. Gure mugez haraindi doan elkarlanerako gogo hori batzorde akademikoetan islatzen da:

Alemana atzerritar hizkuntza bezala: Frank Schulze (Vitoria-Gasteiz, koordinatzailea), Erich Huber (Vitoria-Gasteiz), Lisa Kirschgens (Vitoria-Gasteiz), Paul Portmann-Tselikas (Graz), Bernd Kast (Porto), Olga Esteve (UPF).
Hizkuntzalaritza: Raquel López Caneda (Vitoria-Gasteiz, koordinatzailea), Miguel Ayerbe (Vitoria-Gasteiz), Reinhard Stempel (Vitoria-Gasteiz), Macià Riutort (Tarragona).
Literatura: Mario Saalbach (Vitoria-Gasteiz, koordinatzaile), Wal Kirste (Vitoria-Gasteiz), Garbiñe Iztueta (Vitoria-Gasteiz), Isabella Leibrandt (Pamplona), Jordi Jané (Tarragona), Ilse Nagelschmidt (Leipzig).
Historia eta Kultura: Cristina Jarillot (Vitoria-Gasteiz, koordinatzailea), Viviana dal Pont (Vitoria-Gasteiz), António Sousa Ribeiro (Coimbra), Xosé Manuel Núñez Seixas (Santiago), Étienne François (onarpenaren zain, Berlin).
Itzulpengintza: Richard Möttingdorfer (Bilbo, koordinatzailea), Ibon Uribarri (Vitoria-Gasteiz), Ana Moreno (Vitoria-Gasteiz), Teresa Seruya (Lisboa), Pilar Elena (Salamanca), Miguel Sáenz (Madrid).

Hitzaldi nagusietan nazioartean ospetsuak diren lankideen parte hartzea izatea espero dugu, esaterako, Leipzigeko Unibertsitateko Ilse Nagelschmidt irakaslea, Graz Unibertsitateko Paul Portmann-Tselikas irakaslea eta Miguel Sáenz itzultzaile ezaguna.

Antolatzaileek hitzaldi nagusietarako eta mahai-inguruetarako gonbidatu dituzten lagunekin batera hitzaldi laburrak aurkeztuko dituzten eta hitzaldirik gabeko parte hartzaileak onartuko dira kongresuan. Horiek guztiek izango dute hitzaldi nagusiak eta nahi dituzten beste hitzaldiak entzuteko eskubidea, kongresuaren aktak jasotzeko eskubidea nahiz harrerak eta kongresuari lotuta antolatuko diren jendaurreko ekitaldi guztietara joateko eskubidea.

Datorren urrian bigarren ibiltorria bidaliko dugu eta hor antolaketa xehetasun guztien (izen-ematearen kuota, ostatua, ekimenak,…) eta gure web orriaren berri emango dizuegu, hor izango baituzue izen emateko inprimakia eta gure kongresuari eta Vitoria-Gasteiz hiriari buruzko hainbat informazio jasotzeko aukera. Hitzaldi proposamenak bidaltzeko epea 2006ko azarotik 2007ko apirilaren 15a arte luzatuko da. Kongresuan entzule gisa parte hartzeko epea kongresuaren lehen egunera arte zabalduko da.

Edozein galdera egiteko jar zaitezte harremanean kongresuaren idazkaritzaren helbide elektronikoarekin eta gustura erantzungo dizuegu. Vitoria-Gasteiz zuen zain daukazue!

Sinadura: Cristina Jarillot Rodal
EGEFaren 6. Kongresuaren koordinatzailea


nach oben / arriba            Homepage / Primera

     

© FAGE, 2007